ES | EU
Gobierno Vasco

AGENDA 21

Eskola Agenda 21 iraunkortasunerako hezkuntza programa da, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomi Erkidegoan bultzatua, Ingurugela-CEIDA Ingurumen Hezkuntza eta Ikerketa zentroen bidez. Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza programa horrek Tokiko Agenda 21 prozesuak hasi dituzten udalak eta udalerri horietako ikastetxeak sartu nahi ditu tartean. Ikasleen ingurumen hezkuntza eta sentsibilitatea bultzatzea eta aurrera eramaten diren garapen iraunkorren aldeko tokiko prozesuetan ikasle horiek parte hartzea du helburu.

Hiru lan ardatz nagusi ditu Eskola Agenda 21ek: berrikuntza kurrikularra, ikastetxearen kudeaketa iraunkorra eta parte hartzea (hala ikastetxe barruan nola udalerriko parte hartze bideetatik).

Ikasturte honetan KLIMA ALDAKETA landuko dugu.

© dunboahlhi
Telefonoa: 943622155 | Fax: 943628490 | Telefonoa: 943620311 | dunboahi@dunboahi.com 013138aa@hezkuntza.net