ES | EU
Gobierno Vasco

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA

Azken urteotan, euskararen didaktikan, irakasleen hizkuntza prestakuntzan, materialgintzan eta ikasleen ezagutza eta erabileran ahalegin handiak eta aurrerapen itzelak eman dituzte EAEko ikastetxeek.

Emandako urratsak sendotu nahian eta ikastetxe mailako hizkuntza normalkuntza ahalbideratzeko Plan osatu bat abian jartzeko beharra ikusi da. Honek, aurrera eman diren proiektu partzialak bildu ez ezik, hizkuntza-komunitatea osatzen duten gainerako partaide helduen (irakasle, guraso, monitore, ...) arteko harreman-bizitzan eragile izan nahi du.

Plan osatu honek, ikastetxean euskarak duen errealitatea aztertzetik abiatu behar du. Horretan oinarrituz, finkatuko dira hurrengo urteetarako norabide eta helburuak. Beti ere, kideen arteko adostasunez eta behar diren neurri zein baliabideak eskainiz.

 

© dunboahlhi
Telefonoa: 943622155 | Fax: 943628490 | Telefonoa: 943620311 | dunboahi@dunboahi.com 013138aa@hezkuntza.net