ES | EU
Gobierno Vasco

BERTSOLARITZA

 

Ahozko komunikazioa lantzea da proiektu honen helburua, horretarako

bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz. Bertsolaritzak hizkuntza normalkuntzan lagun dezake, hizkuntza haurren eta gazteen aurrean presti-

giatu eta erabiltzeko motibazio pizgarri izan daitekeelako.

Hitzaren bidez egiten den jolasa eta komunikazio ekintza den aldetik, euskal kulturaren adierazgarri arrakastatsua izan da eta oraindik, garaian garaiko hizkuntza eskakizunetara moldatzen jakin duelako.

Gainera, bertsogintzak ahozko adierazpidea hobetzea, komunikazio estrategia eraginkorrak baliaraztea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta komunikatzaile onak hezteko beste zenbait ekarpen interesgarri ekar dakizkioke eskolari.

Beraz, bada, bertsolaritza gure Hezkuntza Proiektuan jasotako helburuak bermatzeko tresna ezin hobea dugu.

 

Gure eskolan 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartzen dute

 

© dunboahlhi
Telefonoa: 943622155 | Fax: 943628490 | Telefonoa: 943620311 | dunboahi@dunboahi.com 013138aa@hezkuntza.net