INFORMATIKA GELA

HELBURUAK


1- Ikasleek ikastetxetik irteten direnean teknologia berriak ezagutzea eta menderatzea.

2- Ikaste-prozesuan teknologia berriak erabiltzen dituztenean, elementu aberasgarria izatea eta adimen-gaitasunak eta lanean autonomia sendotzeko erabiltzea.

3- Ikastetxea kanpoko komunikazioarekiko irekitzeko tresna izatea.

4- Ikastetxeko bitartekoak hezkuntza-komunitateko kide guztiek partekatu ahal izatea.

HORRETARAKO, HURRENGO BITARTEKO INFORMATIKOAK DITUGU:

a) Informatikako ikasgela sarean 12 ordenagailurekin.
Horren gain, ikasgelan kanoia eta pantaila daude, ikasle guztiekin modu gidatuan lan ahal izateko.

b) Ordenagailuak ikasgela bakoitzean.

c) 1. zikloko ikasleentzat 4 ordenagailuz hornitutako ikasgela, kanoiarekin eta pantailarekin.

c) 2 zerbitzari hezkuntza-bitarteko guztiak zentralizatzeko; ikastetxeko ordenagailu guztiak sarean partekatzen dira.

d) Ikastetxeko hezkuntza-komunitateko elementu guztien artean komunikazioa ahalbidetuko duen web orria. Gainera, ikasleek etxetik ikastetxeko hezkuntza-bitartekoak erabili ahal izango dituzte.

 


HONAKO JARDUERAK EGITEN DITUGU:

a) Irakasleen etengabeko prestakuntza ikastetxeko irakasleek zuzendutako ikastaroen bidez.

b) Bidasoa Bizirik Agentziak zuzendutako prestakuntza-ikastaroak gurasoentzat.

c) 1. mailatik 6. mailara arte ikasleen oinarrizko prestakuntza; izan ere, adinen arabera, irakaskuntza-orduan pixkana mailakatuz doaz.

d) Ikaste-eremu desberdinak lantzeko ikasleekin ikasgela erabiltzea.

e) Eskolaz kanpoko orduetan ikasleentzat oinarrizko prestakuntza ikastetxeko irakasleen eskutik.

LANGILEAK

Ikastetxeak teknologia berrietan trebatutako irakasleak ditu. Halaber, teknologia berrietan langile adituak daude.
 
 
 
 

INFORMATIKA GELA